500 Urte ta Gero...

Mendez-mende zen prestatua
eta zehazki pentsatua
Mundu berri bat aurkitzean
herri lurrak suntsitzea
bertako kultura deuseztea


Aberastasunak hartuta
ta hizkuntza inposatuta
Arrazakeriaren bidez
esklabutza lana ordez
bete gaituzte dena gezurrez,
saminez


ETA AMERIKAZ ARI GARELA
EUSKAL HERRIAN BERDINA DELA
500 URTETAN BEHIN TA BERRIZ EGINA
HERRI HAUETAN EREINEZ MINA


Errugabeak diren arren
arrazoia ukatu egin zaie
Indarkeria behin ta berriz
jipoi guztiak estaliz
meatxuak erabiliz


Sarraski osoa ospatuz
irabazitakoak zenbatuz
Herri baten egoeraren
jabe direla uste arren
erakutsiko dugu zer garen,
nor garen


ETA AMERIKAZ ARI GARELA
EUSKAL HERRIAN BERDINA DELA
500 URTETAN BEHIN TA BERRIZ EGINA
HERRI HAUETAN EREINEZ MINA

Curiosités sur la chanson 500 Urte ta Gero... de Berri Txarrak

Quand la chanson “500 Urte ta Gero...” a-t-elle été lancée par Berri Txarrak?
La chanson 500 Urte ta Gero... a été lancée en 1997, sur l’album “Berri Txarrak”.

Chansons les plus populaires [artist_preposition] Berri Txarrak

Autres artistes de Rock'n'roll