Gezur bat mila aldiz
Gezur bat, egia galdu bat
Gezur bat
Esan gezur bat mila aldiz
Errepikatu hitzetz hitz
Handik gutxira ikusi egia bihurtzen
Loreak beltzak dira hemen
Eta aldez aurretik dakigu zer usain duten
Maitaleentzako jaio ote diren
Edota hilerri hotz baten ustelduko diren
Esan egia bat mila aldiz
Errepikatu hitzez hitz
Haien ahotan ikusi gezur bihurtzen
Eguzkia pribatu da hemen
Eta aldez aurretik dakigu zer asmo duen
Nor berotu eta nori egarri eman
Nor argitu eta nor itsutu nahi
Zein inar gaiztoz kixkali
Nor itzalez erahil
Itzaletan hil behin eta berriz
Sinisten dudanaren zerrendan
Zalantzak daude hasieran
Iritzien laberinto honetan
Zein ez da galdu galderatan?
Ikurrak helduek egindako
Marrazki traketsak direnez
Izan zeure ikur eta marraztu
Heldurik gabeko mundu bat
Egia galdu bat, gezur bat
Behin eta berriz