Hezkuntza Ustela

*Gaua sartzen ari da
eta gaur ere,
zalantza haziak ereiten ari naiz
zalantzaondoak biltzeko


*Guztia dakigula uste dugu ta
kaleko loreak, bere latinezko izena
ikasi ezinik dabiltza


"Zalantza" herrian, "Uste dut" jauna,
historian idatzi den zientzia libururik
zehatzena
irakurri, eta harritu (egin) da,
guztiz harritu da:
1997 orrialde txuri ditu eta,
beste guztiak
ezagutzen ez dugun hizkuntza
arrotz batetan idatzita daude


Esan dudanaren arrazoia:
hezkuntza sistemaren erdoila,
bizitza zientzia bakarrik dela
irakasten duen eskola ustela.
Ez dakizue ezer!


Sentimendurik gabeko hezkuntza,
gure kulturaren zapalkuntza.
Hori dela eta egunero
zuen hitzak aditu eta gero
sistema gorroto dut


*OHARRA: Joseba Sarrionandia-ren "Sasoi makalak" poeman oinarritua.

Curiosités sur la chanson Hezkuntza Ustela de Berri Txarrak

Quand la chanson “Hezkuntza Ustela” a-t-elle été lancée par Berri Txarrak?
La chanson Hezkuntza Ustela a été lancée en 1997, sur l’album “Berri Txarrak”.

Chansons les plus populaires [artist_preposition] Berri Txarrak

Autres artistes de Rock'n'roll