Hira
Izarrek erakarri zintuzten
Unibertsoaren ukiezintasunak
Igo nahi izan zenuen
Aspaldiko erantzunen bila
Baina ez gara izarren hautsa
Amiantozko hautsa baizik
Baina ez gara izarren hautsa
Gau ilunen erdian
Orain jaitsi egin zara
Arrotza agertu zaizu
Hotza ta isiltasuna
Tristuraz beteriko hutsunea
Baina ez gara izarren hautsa
Amiantozko hautsa baizik
Baina ez gara izarren hautsa
Gau ilunen erdian
Algara behar zuena
Hileta bihurtu da
Etxea biltzen du orain
Lainorik ilunenak
Baina ez gara izarren hautsa
Amiantozko hautsa baizik
Baina ez gara izarren hautsa
Gau ilunen erdian