Egingo Dugu Eztanda

Iñigo Echezarreta, Pello Reparaz

Geldiezinak izan ginen,
izar iheskorra zeruan.
Maite genuena egiten
biluztu ginen gau bakoitzean.

Argiak itzali izan arren,
sua mantentzen ari gara
eta laster gure azken gaua balitz bezala,
egingo dugu eztanda.

Geldiezinak izan ginen,
iraganeko gazteluan.
Batera geroa margotzen
hunkitu ginen taula gainean.

Ekaitz azpian izan arren
sua berpizten ari gara
eta laster gure azken gaua balitz bezala,
egingo dugu eztanda.

Mila aldiz berreskuratuko ditugu
erortzean galdutako indarrak.
Berriz berotuko ditugu ahotsak
elkartzeko kantu berri batean.

Orain ez dezala denborak itzali,
aspaldi piztu genuen sugarra.
Urrun egon ginen baina itzuli gara
ta azkenengo gaua balitz bezala,
egingo dugu eztanda.

Curiosités sur la chanson Egingo Dugu Eztanda de En Tol Sarmiento

Quand la chanson “Egingo Dugu Eztanda” a-t-elle été lancée par En Tol Sarmiento?
La chanson Egingo Dugu Eztanda a été lancée en 2020, sur l’album “Egingo Dugu Eztanda”.
Qui a composé la chanson “Egingo Dugu Eztanda” de En Tol Sarmiento?
La chanson “Egingo Dugu Eztanda” de En Tol Sarmiento a été composée par Iñigo Echezarreta, Pello Reparaz.

Chansons les plus populaires [artist_preposition] En Tol Sarmiento

Autres artistes de