Zure izena

Amaiur Azkarate

Zenbat denbora zu gabe
Agurtu zintudan azkenengo aldiz
Laino beltzak bidaian doaz
Oraindik zure atzetik... beti

Baina bilurren soinu goibela
Eta gertatuko ez diren momentuak
Nire ametsen keizpetan
Lokartu ziren... Ta ez ditut aurkitzen

Non da zure kantua?
Non da zure itzala?
Ote lainoetan?
Kantu berri hontan
Elkartzen indarrak
Ahaztuko zaitut noizbait?

Zure izena

Ohiu itoak buruan
Ta nire pausoen ohiartzun erraldoia
Etorkizun ta iraganak
Zentzu baten bila
Daude zure faltan

Urrutiko distiretan
Soslai lauso antzeko bat
Nigandik ihesi doa
Desagertu egin da...

Non da zure kantua?
Non da zure itzala?
Ote lainoetan?
Kantu berri hontan
Elkartzen indarrak
Ahaztuko zaitut noizbait?

Zure izena

Badoa zure izena...
Badoa...

Zure izena

Curiosités sur la chanson Zure izena de Insomnia

Qui a composé la chanson “Zure izena” de Insomnia?
La chanson “Zure izena” de Insomnia a été composée par Amaiur Azkarate.

Chansons les plus populaires [artist_preposition] Insomnia

Autres artistes de Progressive rock