Hipokresia [2016]

Hipokresia

Pila bat injustizia artean
batzuentzat soilik da
eguneroko oroimena.
Besteak ustel daitezela..!
Hortxe ez dago bada
gatazka honen bukaera!

Ez, hipokresian ez!!

Bularretan milaka ikur,
beste indarkeria
bakarrik sala dezagun.
Isil bitez beste aldean!
Gu ez seinalatu!
Geurea garbi dago ta...

Ez dakit non dagoen irtenbidea.
Errepresioan?, ez dut uste.
Ezta errugabeen odolean ere.
Baina badakit non ez dagoen: hipokresian!!

Horretaz ziur nago,
zeren hipokresian balego
amesgaizto honen amaiera,
hemen legoke oraingoz
hainbeste hil eta odol
balio duen sasibakea...

Autres artistes de Pop