Euskaraz Jauntzi Hadi Eta Haugi

Skalariak - Euskaraz Jauntzi Hadi Eta Haugi

Skalariak
Argi handirik gabe, bagare hameka
Gehienetan gabiltza dudan ilunbeka
Gaur egun hemen dugu, gurekin AEK
Euskaldunak agertu ez ibil gordeka
Ta euskara erabil ahoa beteka
Euskaraz jauntzi hadi ta haugi lasterka

A-E-Kz jauntzi hadi ta haugi sarara
A-E-Kz jauntzi hadi ta haugi sarara
A-E-Kz jauntzi hadi

Euskara da batzuntzat, hizkuntza lehena
Aiten aitek mendetan zaindu daukutena
Beste batzuntzat aldiz berreskurapena
Edo osoki ere ikasi dutena
Zaindu dezagun zaindu gurea den dena
Jauntzi hadi ta haugi ez izan azkena

A-E-Kz jauntzi hadi ta haugi sarara
A-E-Kz jauntzi hadi ta haugi sarara
A-E-Kz jauntzi hadi

Herri huntan gehienek mintzatuz erdara
Maizenik gure euskara, doa errekara
Euskararen beharra, zabalduz plazara
Bultzada bat ematen saiatuko gara

Elgarrekin joanez, AEK egunera
AEKz jauntzi hadi ta haugi sarara

A-E-Kz jauntzi hadi ta haugi sarara
A-E-Kz jauntzi hadi ta haugi sarara
AEKz jauntzi hadi

Chansons les plus populaires [artist_preposition] Skalariak

Autres artistes de Ska