Iragana hil baino lehen

Tren geltoki zaharrean zai nago
zure irrifarra oroitu nahian
baina euriak bustita, galduz doaz
ene taupada isilak

Gauean murgildu zen tren hotsa
bakarrik utziz nire biotza,
musu bero bat masailean eta lepotik
zapi goxo bat zintzilik

Iragana hil baino lehen
esaidazu arren
nora jo, non maita zaitzaket.

Iragana, hil bada ere
esaidazu arren
nora jo, non aurki zaitzaket.

Ziur nago berandu ez dela
irakurri dut ortzean.
ilargia izkutatuz doa zure begi etsietan.

Hitzez nola azaldu ez dakit
barnean dudan samina;
herbesteratuen artean
halaxe omen da herrimina.

Curiosités sur la chanson Iragana hil baino lehen de URTZ

Sur quels albums la chanson “Iragana hil baino lehen” a-t-elle été lancée par URTZ?
URTZ a lancé la chanson sur les albums “Hautsa astinduz” en 1994 et “Azken Eguna Zuzenean” en 2006.

Chansons les plus populaires [artist_preposition] URTZ

Autres artistes de Axé