Eutsi
Milaka gauza esateko nuen atzo nik gordeta.
Minutu gutxi hauetan guztiz ahaztuta.
Begirada bakar batez esaten dizut dena.
Libre izango zara guztion ariman.
Ezer esan gabe lapurtu zizuten atzo bizitza
gehien maite duzunaren gerizpean.
Gorputza eramango zuten baina ez burua.
Ezingo dute ostu gure hegaldia.
Elkartasunak batzen gaitu egunero,
kaleetan erantzuten dugu gogoz.
Borrokak indartzen badu gure sena,
jarrai dezagun.
Hemen da herri harresia, eskuen armiarma.
Hemen da familia, zure alboan.
Eta eutsi, eutsi ezazu bide honetan, beldurrik gabe.
Eta zutik, beti egongo gara zutik, makurtu gabe.
Gutun baten aurrean orduak ez dira lagun onak
malkoz bustitzen den gela isil honetan.
Besarkada bakar batez esango nizukeena
hitzetan itzultzea dut gaur beharra.