Igel Egosiaren Sindromea

Florencio Díaz, Iñigo Echezarreta, Javier Lucas, Rubén Campinún, Rubén Terreros

Bizi garen leku honetan ez da ezer gertatzen.
Denak pozik bizi gara, inork ez du sufritzen.
Egiten duten guztia ez dugu guk ikusten.
Igel baten moduan gaituzte egosten.

Atzetik eta poliki zarata egin gabe.
Lurrak ez dira gureak eta ura ezta ere.
Gure azpiko zoruak ari dira zulatzen.
Eta gu konturatu gabe fraking-a ezartzen.

Esnatu zaitez!
Eta hartu parte.
Ez da debalde.
Eta jarri aurrez-aurre.

Haiek zaldia nahi dute, eta guk nahiago asto.
AHTk zulatu ditu gure mendi asko.
Egin behar dugu planto honekin dugu nahiko.
Ez dugu azkar bizi nahi, eskerrik asko.

Honen kontra, beldur gabe, hau ez du inork maite.
Kendu nahi dutenek ere, ez dute ezer egiten.
Gure lana ez da bukatu asko dago egiteke.
Garoña Lemoiz bezala itxi arte.

Ez gaituzte egosiko hori argi geratu da.
Ez dugu nahi Euskal Herri bat guztiz zulatuta.
Nahiz eta atzetik egin, gu konturatzen gara.
Badaukagu zeregina, antolatu gorrotoa.

Curiosités sur la chanson Igel Egosiaren Sindromea de En Tol Sarmiento

Quand la chanson “Igel Egosiaren Sindromea” a-t-elle été lancée par En Tol Sarmiento?
La chanson Igel Egosiaren Sindromea a été lancée en 2015, sur l’album “Beldurrik Ez”.
Qui a composé la chanson “Igel Egosiaren Sindromea” de En Tol Sarmiento?
La chanson “Igel Egosiaren Sindromea” de En Tol Sarmiento a été composée par Florencio Díaz, Iñigo Echezarreta, Javier Lucas, Rubén Campinún, Rubén Terreros.

Chansons les plus populaires [artist_preposition] En Tol Sarmiento

Autres artistes de