Sarea Desegin

Florencio Díaz, Iñigo Echezarreta, Javier Lucas, Rubén Campinún, Rubén Terreros

Hainbeste urte igaro ditugu eskaini zizkiguten lau hariak josten!
Denborak aurrera egin ahala handituz doa gure sarea.
Txanponez egindako jostorratzaren laguntzaz aurrera goaz.
Korapiloz gainezka dagoen sare bati nago lotuta.

Ahalik eta jostailu gehien biltzen dituztenen bilduma gara.
Ustezko zorionaren denborak iraungo duelakoan.
Menderatu gabeko jakintzak nahasmen hutsaren ispiluaren orbaina.
Sarea desegiteko unea nire bizitzara heldu da.

Konturatu ez gaudela sare bateko uhartean.
Gerturatu nire ondora gozatzeko momentuaz.
Aska itzazu hariak, erraztu zure bizitza.
Beldur guztien aurrean, irribarrearen indarra.

Hainbeste urte igaro ditugu eskaini zizkiguten lau hariak josten!
Denborak aurrera egin ahala handituz doa gure sarea.
Albora begiratu gabe egin ditugu pausuak bide luzean.
Gertakari guztien aurrean josi eta josi, nahasmena.

Konplikazio gabeko bizitzen jokalari trebea izateko unea.
Gure gaurko galderen erantzunak ez ziren josi iraganean.
Zalantzez bustitako ideiak agertzen dira leku berean.
Sarea desegiteko unea nire bizitzara heldu da.

Curiosités sur la chanson Sarea Desegin de En Tol Sarmiento

Quand la chanson “Sarea Desegin” a-t-elle été lancée par En Tol Sarmiento?
La chanson Sarea Desegin a été lancée en 2015, sur l’album “Beldurrik Ez”.
Qui a composé la chanson “Sarea Desegin” de En Tol Sarmiento?
La chanson “Sarea Desegin” de En Tol Sarmiento a été composée par Florencio Díaz, Iñigo Echezarreta, Javier Lucas, Rubén Campinún, Rubén Terreros.

Chansons les plus populaires [artist_preposition] En Tol Sarmiento

Autres artistes de