Barne-barnean

Gauero irudi berdina;
urruna, ikutu ezina;
egurra arotzek egina;
baretuz, neure herrimina.

Etxetik urrun, atzerrian arrotz,
lekuz kanpo, ene bihotz;
barne-barnean sentitu nahi nuke
zure bero zure hotz.

Bizi naiz hasperen batean
itzalak argitu nahiean;
banatu gintuztenetik
ez da loratu egunsentirik...

...eta itsasoko ur amaigabeek
bide oro itxi arren,
esku bakar bat luzatu besterik
ez dut behar zu laztantzeko...

...esku bakar bat luzatu besterik
ez dut behar zu laztantzeko
itsasoko ur amaigabeek
bide oro itxi arren...

Chansons les plus populaires [artist_preposition] URTZ

Autres artistes de Axé